Beste eguneko Wright-i buruzko klaseari buruzko inpresioak adierazi nahi ditut sarrera honekin. Hasteko horrelako arkitekto baten lan esanguratsuenak osotasunean ikusteari oso interesgarria deritzot.
Wright-en obran zehar eboluzio argi bat ikus daiteke, halere denetan paradigma berdina somatzen da: inguruarekiko erlazioa, naturaren barneratzea.
Johnson konpainiaren eraikinak zuen presentzia gehien klasean eta bertan ikusi ahal izan genuen diseinu oso depuratu eta erakargarria. Niretzat behintzat zoragarria, Wright-en beste obra asko bezala: Guggenheim-a, bi Taliesin-ak, Robie House, Falling Water...
Gainera orain Frank Lloyd Wright-en proiektuetaz gozatzeko aukera hurbil daukagu, Bilboko Guggenheim-ean.
imaginando Villabona irudikatuz - THE END
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario