miércoles, 3 de marzo de 2010

Ordenazio proposamena


Firenze-ko Piazza della Signoria eta Asplund Estokolmo-n


Firenze-ko Piazza della Signoriak, bere Palazzo Vecchio-rekin, eta Uffizzi galeriak hiria eta Arno ibaia zoragarri erlazionatzen dute. Firenze-ko atmosfera bikaina da, arkitekturaren eta artearen hiriburua da (Errenazimendukoa behintzat bai) eta plaza eta korridore hau ere ikaragarri ondo integratzen dira. Derrigorrezko bidaia.


Asplund-en Estokolmoko proposamena ere lakuarekin erlazioa bilatuz proiektatu zen, nahiz eta azkenean ez eraiki. Kontzeptua antzekoa da bi hiri eta ingurune oso desberdinetan, baita kultura ezberdinetan ere.

lunes, 22 de febrero de 2010

Philae-ko tenplua eta Aldo Rossi Berlinen


Philae-ko tenplu egiptiarra eremu zoragarrian kokatzen da (gaur egun ere lekualdaketaren ostean). Gainera behatoki, irekigune eta perspektibak Nilorekiko erlazioa handitzen dute. Antzinaroko obra "modernoa" da, tokiari begira, ibaiari begira.

Aldo Rossi-k bikain ezagutzen zuen arkitekturaren historia eta arketipo horiek bere proiektuetan ederki baliatzen zituen. Arkitektura indartsua lortu zuen, baita funtzionala ere. Berlingo Historia museorako proiektuak hala erakusten du, arketipo historiko ugari erabili arren (errotonda, gurutzadurak, tenpluak...) eraikin moderno bat lortuko zukeen.
Berlinen dituen beste obra batzuek ere ideia bera jarraitzen dute, niri pertsonalki etxebizitza honen izkina hau zoragarria iruditzen zaidalarik, hain dela potentea.

Alvar Aalto


Alvar Aalto-ri buruzko teoria klasean arkitekto bikain honen zenbait obra ikusteko aukera izan genuen.
Aalto-ren arkitekturak indar handia du, toki bakoitzean ingurugirora moldatuz edo bertoko baliabideak obraren onurarako erabiliz. Arkitektura Modernoa finlandiar tradizio kutsuarekin. Hori da materialeen erabilera finak ematen duen sentsazioa.

domingo, 10 de enero de 2010