viernes, 18 de diciembre de 2009

Faguswerk (Gropius) eta Lingotto (Matté-Trucco)

Fagus fabrika

Gropius-en Fagus fabrikak eta ondorengo Deutscher Werkbund-erako lanek arkitektura modernoaren lehenengo pausu garrantzitsuenetakoak dira. Fagus-eko beirategien erabilera eta ertzen ukapena zoragarriak dira, alde estetikotik zein teknikotik ere.

Lingotto (FIAT-en fabrika)

Matte-Trucco-ren fabrikaren indarra eta funtzionaltasuna ikaragarriak dira, baita estalkiko kotxe zirkuitua ere. Gaur egun, Renzo Piano-k berrerabilera proiektua gauzatu du.

jueves, 3 de diciembre de 2009

Peter Behrens


Behrens-en AEG Turbinenfabrik eraikina industriaren modernizazioaren eredua da, baita arkitektura modernoaren aintzindarietako bat ere. Behrens-ek bikain lotzen ditu teknika eta material berriak Prusiaren monumentaltasun eta handitasunarekin.